domingo, 20 de diciembre de 2009

Julenen gutuna

Kaixo Olentzero:

Ni zebra bat naiz. Urte honetan nire amarentzat koilar bat nahi dut, zeukana apurtu zaiolako. Nire aitarentzat kolonia baina marrubi usainekoa. Nire anaia Unairi arropa berria ekarri, oso gutxi duelako: kamiseta gorria, zapata marroiak eta praka beltzak. Niri, familiarekin konpartituko dudan janaria ekarri behar didazu, baina belarra eta belarra. Bestela, zoo batera joango naiz eta hor oso txarto tratatuko naute.

Horko bizitza nolakoa den esango dizut: Altxatzean, gosaria: belar gutxi. Gero jendea argazkiekin eta bere gauzekin. Jateko belar gutxi berriro, jendea berriro. Afaltzeko belar gutxi eta lo egitean zaratak. Ezin da lo egin eta horrela egun guztiak. Urteak eta urteak geratuko naiz hor ez badidazu ekartzen belarra.

Espero dut nire eskaera kontutan izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario