martes, 14 de diciembre de 2010

Olentzeroaren gutuna Maider.


Olentzero maitia:

Kaixo, Noa naiz, 10 urte ditut eta Haitin bizi naiz. Urte guztiak bezala gutun hau idazten dizut. Duela urte bat, lurrikara bat egon zen Haitin. Lurrikara dela eta guraso asko hil ziren. Horrexegatik ume asko umezurtz geratu dira eta etxerik, janaririk,arroparik, zaintzarik gabe egoten dira.
Gaixotasun asko daude, adib:Malaria, eta ez daukagu sendagairik.
Gauza horrexegatik laguntza eskatzen dizut. Behar ditugun gauzarik inportanteenak hauek dira: zendagaiak, janaria, arropa, etxeak egiteko laguntza...Eskolarako materialak ere behar ditugu: liburuak, margoak, arbelak... Honekin nire herria hobetzea espero dut. Gainera agurrak bidaltzen dizkizut eta gabon zoriontsuak opa dizkizut.

Agur eta musu handi bat.

Alaia Olentzeroren gutuna

Kaixo Olentzero jauna:

Ni Natali naiz eta Errumanian bizi naiz. Nik eskatu nahi nizkizun gauza batzuk, adibidez: nire familiarentzan medikamentuak, janari eta ur gehiago eta azken gauza, jolasteko gauzak batzuk.
Ni eta nire familia pobreak gara baina ez gara kexatzen  jendeak laguntzen diguna
daukagulako eta osasuna daukagulako. Niri gustatuko litzaidake gerra amaitzea eta munduko umeak,  dirudik ez daukatenak gose ez izatea eta etxe bat izatea bizitzeko.Eskerrik asko Olentzero egun horietan,mundu guztiei oso berezia delako. Oso berezia da opariak daudelako, familiarekin eta lagunekin gaudelako. Nire arropa apurtuta daude eta neguan hotz naiz, udan bero. Ekarri ahal didazu arropa berria.

                    AGUR,OLENTZERO ETA  BESARKADA HANDI BAT.


                                                              Natali

Olentzeroaren gutuna .Sarai


Olentzero maitia:
Ni Balú naiz, 9 urte ditut, Afrikan bizi naiz, ama, aita eta anaiekin. Afrikan oso txarto bizi gara, ura hartzeko 6km ibili behar ditugu. Nire aita ehiztaria da, orduan animaliak etxera ekartzen ditu guk jateko. Nire amak janaria egitearen ardura du. Nire anaiek eta guk artaldea zaintzen dugu eta goizean oso goiz altzatzen gara eraitzera. Horrela esnea lortzen dugu. Gure arropak animalien azalarekin eginda daude. Gure etxeak buztinez eta laztoz eginda daude. Gure jolasa lan egitea da. Horregatik eskatzen dizut gogoratzeko herri aberatzei eta jende boteretsuei behar ez duten gauzak guri ematea.
Agur eta muxu handi bat
Balú zure laguna.
 

Olentzeroren gutuna Alba

Kaixo Olentzero:
Ni Laila naiz.Denbora gutxi barru Gabonak izango dira eta zu etorriko zara hona, Asiara, bizitatzera.
 Nik uste dut ondo portatu naizela. Nire familia oso pobrea da, nire nebak dauka sukarra eta pobreak garenez ezin diogu medizina erosi. Guk badakigu batzuk guk baino gehiago behar dutela baina guk ere bizitzeko beharrezkoak diren gauza batzuk behar ditugu. Munduko etxe guztietara
banatzea behar duten guztia  egun horretan. Gu bizi gara Asian herri txiki batean. Gure herria oso pobrea da. Horrexagatik guk, umeok, lan egiten dugu aberatzen etxeetan dirua eramateko  gure etxera eta ezin gara joan eskolara. Gure gurasoek ezin dute ordaindu gure materialak. Hemen egin behar duzu asko.Nik idazten dizut zuk jakiteko nola gauden hemen, Asian. Beno itxarogo dizugu gure etxean. Begirunez, Laila eta musu handi bat.

lunes, 13 de diciembre de 2010

Olentzeroren gutuna.Eunate

Kaixo Olentzero:

Ni Eunate deitzen naiz, eta 14 urteko neska bat naiz.Nire gurasoak desagertu egin ziren nik 2 urte nituenean; horregatik, umezurtza naiz.

Ni bizi naizen lekuan, lan,,jan eta  lo egiten dugu. Nire adineko ume asko daude; baina baita txikiagoak eta handiagoak ere. Ni,monjekin bizi naiz, haiek zaintzen nautelako. Nik txiki-txikitatik lan egiten dut; baina, Hona etorri nintzenetik noski.

Nik desio bat daukat Olentzero, nire gurasoak berreskuratu nahi ditut eta haiekin gauza asko egin.
 
Nire urtebetetzea gaur izan da; baina, ez da ospatu eta hori urtero. Ni oso triste jartzen naiz eta badakit nire gurasoek ospatuko zutela.

Mesedez, Olentzero,arren.

Nire desioa kontutan hartuko duzulakoan, musu handi bat eta eskerrik asko. Zure lagun bat:

EUNATE

Olentzeroren gutuna. Alvaro

Kaixo Olentzero jauna:

Ni Lander deitzen naiz,10 urte ditut nik eta bakarrik eskatuko dizut gauza bat:
krisialdia ez egotea. Hau esaten dizut jende asko dagoelako langabezian.
Orain nire aita lanean dago; baina langabezian geratuko da
laster.Hemen, gure herrialdean ez dago dirurik ezta lanik ere, ia-ia.
200 euro bakarrik ematen dute. Hau da ezer ere ez, baina aurrera
ateratzeko balio du.
Gu kalean bizi gara eta euria egiten duenean autobus geltokian
geratzen gara lo egiten, kartoiak hartu behar ditugu tapatzeko. Gure
arreba ospitalean dago gaizotasun bat hartuta. Oso txarto dago baina
errekuperatuko da. Espero dut desio hau zuk betetzea.
Agur eskerrik asko.


Lander.

Olentzero gutuna. Borja

Kaixo Olentzero:

Ni Borja naiz eta oso pozik nago zurekin . Zuk bidaltzen dituzu jolasak etxe-etxez eta  mundu  osotik  joaten zara, Afrikatik eta abarretatik.... Afrikan pobrezia  handia  dago eta Olentzerok emango bazizkien opariak jolasak egiteko oso pozik jarriko lirateke. Haiek agian ez dizute gutuna idatzi ezagutzen ez zaituztelako, baina nik eskatuko dizut haiei eramateko.  Beharko dituzte ura, elikagaiak, medikamentuak...
 Zu eta Errege Maguak onenak zarete opariak ematen dituzuelako eta abenduaren 24a zure eguna da. Herriko alkateak ematen dizkizu giltzak etxez-etxe  joateko opariak banatzen. Gure opariak emateko eskatzen dizuegu, eta batez ere Afrikako jendearentzat eskatu dudana.
 Beno Olentzero, nire eskaera kontutan izango duzulakoan  agurtzen zaitut. Muxu handi bat.

                                                                                       Borja.