Kaixo Olentzero:
Ni Leo lehoia naiz eta gauza bat eskatu nahi nizuke:
Ni zoologikoan bizi naiz eta ez dut esan nahi hemen txarto nagoenik baina ziur nago nire etxean hobeto egongo nintzela ,eta hor, Afrikan, txikia nintzenean oso ondo pasatzen nuen. Orain zoologikoan gauak eman ditut horretan pentsatzen. Horregatik eskatu nahi dizut abenduaren 24aren gauean desio hau betetzea :Afrikara eramatea nire familiarekin. Eta hor nagoenean nire lagun zaharrekin, familiarekin...
Ziur nago oso ondo pasatuko dudala, txikia nintzenean bezala: harrapaketan jolasten, igerian zebrak, bufaloak eta abar harrapatzen.
Beno agur espero dut nahia betetzea.
Musu handi bat:
Leo
lunes, 13 de diciembre de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario