Kaixo Olentzero jauna:
Ni Lara naiz,sagutxo bat,eta ilargian nago.Orain kontatuko dizut nire istorioa:
Egun batean eskolan nengoela nire lagun batek lan bat egin zuen ilargiari buruz,esanez gure satelitea gaztaz eginda dagoela.Eskolatik ateratzean,dena prest nuen.Ilargira joateko asmoa nuen,ba zegoen erabakita.
Baina ailegatzean gaztarik ez, harriak baizik.Orain hemen bizi naiz eta gainera bakarrik nago.Horregatik,Gabonetarako ura, janaria, lagunak, familia...eta abar zuk ekartzea nahi dut.
Gauza bat jakin behar duzu.Nire familia oso handia da,eta horietako bakoitza munduko leku ezberdinetan daude,ni izan ezik.Nire ama Parisen dago;Euskal Herrian,aita;osaba,Italian; izeko, Madrilen eta nire neba-arrebek:Lira, Laura, Sagu, Matxok, Pintto, Javi, Untxi eta besteak Europatik kanpo.
Badakit lan handia dela, baina ziur nago nire eskaera kontuan hatuko duzula
Eskerrik asko:
Lara
viernes, 10 de diciembre de 2010
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario