viernes, 10 de diciembre de 2010

Olentzeroren gutuna Ane

Olentzero maitea:

Lusi izeneko neskatxo bat naiz,11 urte ditut eta Barakaldon jaio nintzen. Nik, beste ume baten bihotza behar dut bizitzeko, baina hori lortzeko ume bat hil behar da. Niretzat oso inportantea da gure gorputzeko organoak ematea hil eta gero. Baina txarrena da esan dudan bezala, beste ume bat hil behar dela, eta ez bakarrik hori; festa guztiak eta Gabonak ospitalean eman behar ditudala. Ezin naiz hemendik mugitu, oso  nekatuta egoten naiz beti. Nik nahi dudan bakarra, bihotz bat edukitzea eta ume normala izatea .Horrela ez ditut ikusiko beti ama eta aita triste, eta festa guztiak familiarekin ospatuko ditut. Hori lortzen badut betiko izango naiz zoriontsu.

Musu handi bat                                                               
                                                                                 Lusi                                               

No hay comentarios:

Publicar un comentario