lunes, 13 de diciembre de 2010

Olentzero gutuna. Azahara.

Kaixo Olentzero:
              
                Bazen behin, neskatxo bat oso triste zegoela bere gurasoak pobreak zirelako eta berak pentsatzen zuen Olentzero konponduko zuela. Ailegatu zen Olentzeroren gaua eta berak ezin zuen lo egin.Hirurak eta laurdenak ziren eta soinu bat entzun zuen,ohetik altxatu  eta hor Olentzero zegoen.
- Olentzero zara zu, benetan...
- Bai, neu  naiz.
- Egin ahal didazu mesede bat?
- Bai, nola ez, zer nahi duzu?
- Nire gurasoak ez izatea hain pobreak; ez dizut ezer gehiago eskatuko, benetan.
- Bale, ahal dudana egingo dut.
- Eskerrik asko, Olentzero, orain oso trankil eta pozik bueltatuko naiz ohera.

Bost egun pasatu ondoren bere desioa bete egin zen eta etxe handi batean , igerilelua eta guztirekin, bere burua ikusi zuen. Bere logelak balkoi handi bat zuen eta lehenengo gauan han bertan egin zuen lo. Izarrak ikusten ziren eta ilargia ere. Ikusi zuenean zerua zeharkatzen zuen izar erratu bati esan zion:eskerrik asko, Olentzero.


                                                                       Azahara

No hay comentarios:

Publicar un comentario