lunes, 13 de diciembre de 2010

Olentzero gutuna Jose Mari

Kaixo Olentzero:
Ni Leo lehoia naiz eta gauza bat eskatu nahi nizuke:
Ni zoologikoan bizi naiz eta ez dut esan nahi hemen txarto nagoenik baina ziur nago nire etxean hobeto egongo nintzela ,eta hor, Afrikan, txikia nintzenean oso ondo pasatzen nuen. Orain zoologikoan  gauak eman ditut horretan pentsatzen. Horregatik eskatu nahi dizut abenduaren 24aren gauean desio hau betetzea :Afrikara eramatea nire familiarekin. Eta hor nagoenean nire lagun zaharrekin, familiarekin...
Ziur nago oso ondo pasatuko dudala, txikia nintzenean bezala: harrapaketan jolasten, igerian zebrak, bufaloak eta abar harrapatzen.
Beno agur espero dut nahia betetzea.
Musu handi bat:
Leo

Olentzeroren gutuna. Javier

Olentzero jauna:     

Ni Markus naiz, 9 urteko mutil bat naiz eta Iraketik idazten dizut .Hemen oso pobreak gara eta espero dut zu Irakera etortzea.Hemen lan asko egiten dugu eta ume batzuk joaten dira gudara. Hemen ez daude: eskolak,,janaria, ura...Gehienak hiltzen ari dira eta laguntza behar dugu. Nire familiakoak lanean daude eta janaria prestatzen. Ez daukat lagun askorik baina ondo konpontzen naiz guztiekin, baita nire anaiarekin ere. Gabonak izugarri gustatzen zaizkit eta , urtero bezala, Olentzerori bakarrik eskatu nahi diot mundu osoan lasai bizitzea eta  borrokarik  ez izatea.
Beno Olentzero espero dut nire desioa betetzea.

Agur Olentzero jauna, muzu bat, zurengan konfiantza osoa dut.

                                                                            Markus

Olentzero gutuna.Eder

Kaixo Olentzero jauna:

Ni Raul tigrea naiz eta hamaika urte ditut.Txikia nintzenean nire gurasoekin bizi nintzen ohianean. Eguzkia ateratzen zen bakoitzean ikusten genuen familia osoak, beno,nire ama eta nire aita. Orain zoologiko batean bizi naiz, kaiola batean, hemen, aspertzen naiz. Nire gurasoek oso pozik nengoen eta kaiolan nagoenean ez dut ezer ikusten, eguzki argirik ezta ez dit ihaizeak ematen  hemen.Niretzat oso inportantea zara. Desio bat daukat niretzat ona eta nire aita-amarentzat ere bai :ni bakarrik eskatzen dut nire familiarekin elkartzea.Txikitan oso ondo pasatzen nuen jolasten harrapaketan amarekin, baina, hemen ezin dut jolastu kaiolarekin. Desio hau lortzen badut zuri esker izango da guztia. Negar egingo dut pozez. Eskerrik asko, bizitza sor dizut benetan Olentzero agur.

                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                  Raul

Olentzero gutuna Ibon

Kaixo Olentzero:
Ni Mark naiz Afrkako mutil bat.Urte honetan ezin dugu festak egin gure herrian ez delako dirurik egon. Niri gustatuko litzaidake eskola izatea eta jolasak egitea.
Gure herrian ez dugu janaririk ezta urik ere. Batzuk hil egiten dira eta gero saiak etortzen dira. Gustuko nuke ez egotea hainbeste gauza txar. Batzuetan etortzen dira pertzona batzuk eta eramaten dituzte beste leku batera eta hor morroi bihurtzen diituzte.Gustatuko litzaidake  Bizkaiara joatea eta zurekin bizitzea. Lagundu opariak ematen. Zure etxean, mendian, bizitzea gustuko nuke eta hor jolastu eta elur panpinak egin. Ondo pasa Gabonak, Olentzero.
Agur eta bizi egun asko asko eta asko.Muzu handi bat.

                                                                                        Mark

Olentzeroren gutuna

Kaixo Olentzero maitea:                                                                                                           

Gutun honetan  eskatuko dizudana hau da:

Guztiok guztiongan kezkatzea.Horrela ez delako egongo ez inbidiarik ez ezinikusirik ezta gudarik ere. Hori ikusita ikusten da , kezkatzen eta elkar errezpetatzen  badugu guztion artean lortuko dugula mudua askoz hobeto egotea.

Gainera lortzen baduzu Saharan Morokotarren okupazioa bukatzea. Jende asko eta asko hil dira eta ez dut nahi jende gehiago hiltzea

Eta eskatuko dizut ere atzerritarren baliabideak hobetzea; asko hil direlako pateretan bidaiak egiten ari ziren bitartean. Ez dakit zuretzat eskaera asko edo gehiegi izango diren baina konfidantza osoa dut zuregan.

Musu bero bat :

Iker

viernes, 10 de diciembre de 2010

olentzero gutuna Maitane

Kaixo Olentzero jauna:

Ni Lara naiz,sagutxo bat,eta ilargian nago.Orain kontatuko dizut nire istorioa:
Egun batean eskolan nengoela nire lagun batek lan bat egin zuen ilargiari buruz,esanez gure satelitea gaztaz eginda dagoela.Eskolatik ateratzean,dena prest nuen.Ilargira joateko asmoa nuen,ba zegoen erabakita.

Baina ailegatzean gaztarik ez, harriak baizik.Orain hemen bizi naiz eta gainera bakarrik nago.Horregatik,Gabonetarako ura, janaria, lagunak, familia...eta abar zuk ekartzea nahi dut.

Gauza bat jakin behar duzu.Nire familia oso handia da,eta horietako bakoitza munduko leku ezberdinetan daude,ni izan ezik.Nire ama Parisen dago;Euskal Herrian,aita;osaba,Italian; izeko, Madrilen eta nire neba-arrebek:Lira, Laura, Sagu, Matxok, Pintto, Javi, Untxi eta besteak Europatik kanpo.
Badakit lan handia dela, baina ziur nago nire eskaera kontuan hatuko duzula

       Eskerrik asko:
                                 Lara

Olentzeroren gutuna Ane

Olentzero maitea:

Lusi izeneko neskatxo bat naiz,11 urte ditut eta Barakaldon jaio nintzen. Nik, beste ume baten bihotza behar dut bizitzeko, baina hori lortzeko ume bat hil behar da. Niretzat oso inportantea da gure gorputzeko organoak ematea hil eta gero. Baina txarrena da esan dudan bezala, beste ume bat hil behar dela, eta ez bakarrik hori; festa guztiak eta Gabonak ospitalean eman behar ditudala. Ezin naiz hemendik mugitu, oso  nekatuta egoten naiz beti. Nik nahi dudan bakarra, bihotz bat edukitzea eta ume normala izatea .Horrela ez ditut ikusiko beti ama eta aita triste, eta festa guztiak familiarekin ospatuko ditut. Hori lortzen badut betiko izango naiz zoriontsu.

Musu handi bat                                                               
                                                                                 Lusi