lunes, 13 de diciembre de 2010

OLENTZERO GUTUNA JON

Kaixo Olentzero:

Ni Jon Torre naiz Portugaleten bizi naiz . Zubeldia eskolan ikasten dut. Pasa den urtean koadrilarekin zure etxera joan ginen. Oso ondo pasatu genuen. Hor atrakzio bat, sorginak,tartalo eta laberinto bat zeuden. Nire arrebaren lagunak ere joan ziren. Beldur ziren. Hor eguna pasatu genuen, Mungian. Ilusio gehien egin zitzaidana zen nire arreba etxera ailegatu zenean karta egin nahi zuela eta gau horretan zuk ekarritako opariak berak irekitzea. Aurten oso ondo portatu naiz lagunekin, aiteekin, amonarekin, lehengusuekin, osabekin...
Eta gainera asko ikasi dut eta oso nota onak atera ditut. Horregatik Play station hiru eskatzen dizut.Ez dizut gauza gehiagorik eskatuko ume asko eta,  orokorrean jendea, oso behartsua dagoelako munduan. Dena den, nik eskatu dizudana ezin badidazu ekarri ulrtuko dut.
                                                                                             

                                                                 Agur eta besarkada bat.
                                                                                                            Jon

Olentzero gutuna .Alejandro

Kaixo Olentzero:

Ni mutil oso majoa naiz. Portugaleten bizi naiz, eta hamabi urte ditut. Niri asko gustatzen zait, Olentzeroari gutun bat idaztea. Gustatuko litzaidake eskolan egin dugun Olentzeroa zuri gustatzea.Orduan boto emateko,mesedez guri. Nik nahi i dut arropa edo txandalak ekartzea. Eskolan baloi batzuk; neskeei, saskibaloiko bat; klasean andereñoari kasu egitea. Horregatik gauza batzuk eskatzen dizut.Azkenean oso-oso ondo portatuko garela, eta andereñoari kasu gehiago egingo diogula. Orduan guztiok pozik,eta kontentuz egongo gara. Eta hau izan da nire Olentzeroko gutuna.
Ondo Pasa.
                                                     ALEJANDRO                                                     


Olentxeroren gutuna. Julen

Kaixo Olentzero:

Ni Portugaleteko ume txiro bat naiz.Ni gabonetarako ez ditut jostailuak nahi. Ura,,janaria eta etxola txiki bat eskatuko dizkizut eta orain gure egoera azalduko dizut:
Ura,ura nahi dut herrirako. Bakarrik edan ahal dute ura erosteko dirua dutenek.
Janaria,,janaria nahi dut ere herrirako guztiok jateko eta ondo bizitzeko denon artean.Ez hartzeko zakarrontzitik.
Etxola txiki bat. Han neguan ondo egoteko eta hotzatik babesteko.Ez da izan behar handia bakarrik denbora gutxi egoteko.
Mesedez Olentzero ekarri: ura, janaria eta etxola, bestela ez dut urte gehiago iraunduko nire familiarekin .
Olentzero zuregan ipintzen dut konfidantza osoa.
Musu haundi bat.
                                  
                                                                           Julen

Olentzeroren gutuna. Aarón

Kaixo Olentzero:

Ni Egoitz naiz eta Afrikan bizi naiz. Nire aita gaixorik dago, tiro egin zioten eta, ni kexatuta nago beragatik eta nire anaia ere. Nire ama txikia nintzenean hil egin zen, istripu baten ondorioz eta zuk zaintzeko aita eskatu nahi dizut, mesedez.Ez gertatzeko nire amari gertatu zitzaion moduan. Munduan nire familia bakarra da, mesedez, zaindu.Hori egiten baduzu pozik ipiniko nauzu. Beste gauza bat eskatu nahi dizut, ahal baduzu bete,aita ez hiltzea eta opariak, opari mordoa mesedez nire anaia pozik ipintzeko triste dago eta alaitu nahi dut . Niretzat ez dut ezer eskatu nahi. ..eskatu dizudan guztia ekartzen badiguzu pozik pasatuko ditugu Gabonak.
  Muxu bero bat.
                                                                                   Egoitz.

Olentzero gutuna Aitor

Olentzero agurgarria:

Aitor naiz eta 11 urteko umea naiz. Aurten bakarrik eskatuko dizut gauza bat. Zer ikusia dauka fulbolarekin. Kontatuko dizut:nire herrian dagoen  futbol zelaiaren egoera riburuz.Arrailak daude zelaian, belarra txarto dago jendeak apurtzen duelako.Gainera ateak herdoildutak  daude eta pintura barik. Sareak zuloz beteta eta zelaiko markak kenduta. Dutxek ez dute ur berorik ematen. Ezerlekuak apurtuta daude, arrailakdaude, leku batzuetan baldosak falta dira eta argia ez dago aldageletan. Batzuetan berogailuek ez dute funtzionatzen. Material eskasa daukagu, kono oso gutxi eta daukagunak herdoilduta, baloi bi besteak apurtuta dauzkagu, gimnasia egiteko makinak guztiak apurtuta. Gure entrenatzaileak daukan pizarra, boligrafoa...falta zaizkigu. Horrexegatik eskatzen dizut zelaia, atea, aldagelak konpontzea eta material pixka bat ematea. Espero dut nik eskatu dizudan guztia egitea. Agur.
                                                                            Aitor
 

Olentzero gutuna. Azahara.

Kaixo Olentzero:
              
                Bazen behin, neskatxo bat oso triste zegoela bere gurasoak pobreak zirelako eta berak pentsatzen zuen Olentzero konponduko zuela. Ailegatu zen Olentzeroren gaua eta berak ezin zuen lo egin.Hirurak eta laurdenak ziren eta soinu bat entzun zuen,ohetik altxatu  eta hor Olentzero zegoen.
- Olentzero zara zu, benetan...
- Bai, neu  naiz.
- Egin ahal didazu mesede bat?
- Bai, nola ez, zer nahi duzu?
- Nire gurasoak ez izatea hain pobreak; ez dizut ezer gehiago eskatuko, benetan.
- Bale, ahal dudana egingo dut.
- Eskerrik asko, Olentzero, orain oso trankil eta pozik bueltatuko naiz ohera.

Bost egun pasatu ondoren bere desioa bete egin zen eta etxe handi batean , igerilelua eta guztirekin, bere burua ikusi zuen. Bere logelak balkoi handi bat zuen eta lehenengo gauan han bertan egin zuen lo. Izarrak ikusten ziren eta ilargia ere. Ikusi zuenean zerua zeharkatzen zuen izar erratu bati esan zion:eskerrik asko, Olentzero.


                                                                       Azahara

Olentzero gutuna Jose Mari

Kaixo Olentzero:
Ni Leo lehoia naiz eta gauza bat eskatu nahi nizuke:
Ni zoologikoan bizi naiz eta ez dut esan nahi hemen txarto nagoenik baina ziur nago nire etxean hobeto egongo nintzela ,eta hor, Afrikan, txikia nintzenean oso ondo pasatzen nuen. Orain zoologikoan  gauak eman ditut horretan pentsatzen. Horregatik eskatu nahi dizut abenduaren 24aren gauean desio hau betetzea :Afrikara eramatea nire familiarekin. Eta hor nagoenean nire lagun zaharrekin, familiarekin...
Ziur nago oso ondo pasatuko dudala, txikia nintzenean bezala: harrapaketan jolasten, igerian zebrak, bufaloak eta abar harrapatzen.
Beno agur espero dut nahia betetzea.
Musu handi bat:
Leo